Nortzuk gara
BILBAOCARAVANPARK
BilbaoCaravanPark
BilbaoCaravanpark Bilboz gozatu nahi duten bidaiarientzat pentsatutako gunea da. Espazio hori ingurune lasai eta naturala da, eta hortik, beren etxe gurpildunetik ikuspegi ezin hobeak izango dituzte.
Kobetamendiko muinoan dago, erdigunetik 20 minutura. Gure eremuak Bilboko espazio erakargarri guztietatik gertu egotea eta naturaren lasaitasuna uztartzen ditu.
72 partzela ditugu autokarabanentzat ekipatuta, egonaldi eroso eta seguru baterako behar diren zerbitzu guztiekin. Gainera, 24 orduko aurrez aurreko arreta dugu, eguneko edozein unetan behar duzun edozertan laguntzeko.
Harrera ordutegia 08:00-23:00 da, egunero.
Bidean bazaude eta hiria eta inguruak patxadaz ezagutzeko asmoa baduzu, BilbaoCaravanpark da zure toki ideala: sarbide erraza, instalazio onak, pertsonal arretatsua eta giro abegikor eta familiarra.
BilbaoCaravanParken helburua eguneroko jardunean erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzea da.
Euskadiko Turismo Etikaren Erregistroari atxikitako erakundea: 0000384 zk.