BilbaoCaravanPark
BilbaoCaravanpark Bilboz gozatu nahi duten bidaiarientzat pentsatutako gunea da. Espazio hori ingurune lasai eta naturala da, eta hortik, beren etxe gurpildunetik ikuspegi ezin hobeak izango dituzte.
Kobetamendiko muinoan dago, erdigunetik 20 minutura. Gure eremuak Bilboko espazio erakargarri guztietatik gertu egotea eta naturaren lasaitasuna uztartzen ditu.
72 partzela ditugu autokarabanentzat ekipatuta, egonaldi eroso eta seguru baterako behar diren zerbitzu guztiekin. Gainera, 24 orduko aurrez aurreko arreta dugu, eguneko edozein unetan behar duzun edozertan laguntzeko.
Harrera ordutegia 08:00-23:00 da, egunero.
Bidean bazaude eta hiria eta inguruak patxadaz ezagutzeko asmoa baduzu, BilbaoCaravanpark da zure toki ideala: sarbide erraza, instalazio onak, pertsonal arretatsua eta giro abegikor eta familiarra.
Tarifak
Ikusi gure tarifa eguneratuak eta aukeratu zuri ondoen egokitzen zaizun aukera
Zerbitzuak
Ezagutu gure arloan zuretzat erabilgarri ditugun zerbitzu guztiak
Kokapena
Modu erraz batean nola iritsi eta non gauden aurkituko duzu
Informazio turistikoa
Ezagutu gune turistikorik onenak dugun informazioaren bidez
TARIFAK
-
Ibilgailu bakoitzeko tarifa 17€
Bi pertsona barne hartzen ditu, ur grisak/beltzak kargatzea eta deskargatzea.
-
Helduak eta haurrak > 9 urte 4€
Heldu bat gehiago eguneko.
-
3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat 2€
Haur bat gehiago eguneko (0-2 bitarteko haurrak doan).
-
Elektrizitate-hargunea (eguneko) 4€
-
Beste lurzati bat (eguneko) 5€
-
Urak (ostatu hartu gabeak*) 5€
* Bizkaiko ibilgailuentzako zerbitzu esklusiboa; horretarako, ibilgailuaren zirkulazio-lizentzia aurkeztu beharko dute, eta Bizkaian erregistratuta egon beharko da.
- Lurzatiaren erabilera
- Aurrez aurreko arreta 24 orduz
- Urak kargatzea eta deskargatzea.
- Garbitegia
- Vending-makinak
- Turismo-informazioa